Desde 1988
1988 TIK
Aenor logo
Iqnet logo

ASCENSORES ABANDO gara, garraio bertikalean neurrira egindako soluzioak ematen dituen enpresa espezializatua: igogailuak, karga-jasogailuak, jasogailuak, plataforma jasotzaileak eta 0 kotako instalazioak.

NEURRIRA EGINDAKO
SOLUZIOAK

La imagen no esta disponible

Igogailuak, karga-jasogailuak eta ASCENSORES ABANDOn ditugun gainerako produktuak saltzeaz eta instalatzeaz gain, igogailuak mantentzeko eta konpontzeko zerbitzu bikaina ere jartzen dugu zuen eskura.

MANTENTZE-ZERBITZUAK

La imagen no esta disponible

ASCENSORES ABANDOn zalantzak argitzeko eta behar guztiak asetzeko aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen diegu bezeroei; ondorioz, zerbitzu integrala eta kalitatezkoa eskaintzen dugu.

AHOLKULARITZA

La imagen no esta disponible

previous arrow
next arrow
Slider
Aurrekontua
eskatu

Eskailera-igogailuak

Pertsona nagusiei edo mugikortasun murriztua dutenei abantaila handiak ematen dizkiete ASCENSORES ABANDOn ditugun eskailera-igogailuek. Erabiltzeko erraz-errazak eta praktikoak dira; ondorioz, hauxe da mugikortasunerako irtenbiderik onena.

Diseinuak pertsonalizatuak izaten dira, gure bezeroen beharren araberakoak; beraz, erabiltzeko errazak, diseinu finekoak eta guztiz erosoak izaten dira. Eskailera-igogailuok etxeko, enpresako zein kaleko edozein eremutara egokitzen dira.

Hainbat modelo ditugu: eskailera kurbatuetarako, eskailera zuzenetarako, kanpoko eta barruko eskaileretarako, etab. Horretarako, punta-puntako tresnak erabiltzen ditugu, eta eskarmentu handiko langileek muntatzen dituzte. ASCENSORES ABANDO gara, pertsonak eta zamak jasotzeko zerbitzuen soluzioetarako onenak.

Instalatzeko epeei eta mantentze-lanei esker, gure lana merkatuko lehiakorrena da. Jarri gurekin harremanetan, eta etxebizitza zaharretan zein obra berrietan igogailuak jartzeko zalantza guztiak argituko dizkizugu.

Pertsonak mugitzeko beste produktu batzuk ere baditugu: familia bakarreko igogailuak, igogailu panoramikoak, eta gehiago.

Ezagutu gure zerbitzu-sorta zabala ASCENSORES ABANDO enpresaren egoitza nagusian: Kirikiño etorbidea 64, Bilbo.

Zain gaituzu!