Desde 1988
1988 TIK
Aenor logo
Iqnet logo

ASCENSORES ABANDO gara, garraio bertikalean neurrira egindako soluzioak ematen dituen enpresa espezializatua: igogailuak, karga-jasogailuak, jasogailuak, plataforma jasotzaileak eta 0 kotako instalazioak.

NEURRIRA EGINDAKO
SOLUZIOAK

La imagen no esta disponible

Igogailuak, karga-jasogailuak eta ASCENSORES ABANDOn ditugun gainerako produktuak saltzeaz eta instalatzeaz gain, igogailuak mantentzeko eta konpontzeko zerbitzu bikaina ere jartzen dugu zuen eskura.

MANTENTZE-ZERBITZUAK

La imagen no esta disponible

ASCENSORES ABANDOn zalantzak argitzeko eta behar guztiak asetzeko aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen diegu bezeroei; ondorioz, zerbitzu integrala eta kalitatezkoa eskaintzen dugu.

AHOLKULARITZA

La imagen no esta disponible

previous arrow
next arrow
Slider
Solicite
presupuesto
Comparta este artículo

Karga-jasogailuak

ASCENSORES ABANDOn arazo bakoitzerako irtenbiderik eraginkorrena bilatzen dugu. Merkantziak garraiatzeko karga-jasogailuen eskaintzarik onenak ditugu.

Karga-jasogailu hidraulikoak eta elektrikoak ditugu aukeran, karga-ahalmen handikoak (100 kg-tik 10.000 kg-ra arte), edozein eremutara egokitzen direnak eta 15 metrora arteko ibilbidekoak.

Zamak garraiatzeko beste produktu mota batzuk ere baditugu: plataforma jasotzaileak, arrapalak edota igogailu hidraulikoak. Jarri gurekin harremanetan zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aukeratzeko.

Esperientzia handia dugu mota guztietako garraio bertikalen (igogailuak, jasogailu elektrikoak zein eskailera-igogailuak) ekoizpenean, instalazioan eta mantentze-lanetan.

Pertsonak eta merkantziak garraiatzeko jasogailuen sektorean egiten dugu lan esklusiboki, eta kalitate-irizpiderik onenak erabiltzen ditugu beti bezeroen itxaropenak betetzeko.