Desde 1988
1988 TIK
Aenor logo
Iqnet logo

ASCENSORES ABANDO gara, garraio bertikalean neurrira egindako soluzioak ematen dituen enpresa espezializatua: igogailuak, karga-jasogailuak, jasogailuak, plataforma jasotzaileak eta 0 kotako instalazioak.

NEURRIRA EGINDAKO
SOLUZIOAK

La imagen no esta disponible

Igogailuak, karga-jasogailuak eta ASCENSORES ABANDOn ditugun gainerako produktuak saltzeaz eta instalatzeaz gain, igogailuak mantentzeko eta konpontzeko zerbitzu bikaina ere jartzen dugu zuen eskura.

MANTENTZE-ZERBITZUAK

La imagen no esta disponible

ASCENSORES ABANDOn zalantzak argitzeko eta behar guztiak asetzeko aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen diegu bezeroei; ondorioz, zerbitzu integrala eta kalitatezkoa eskaintzen dugu.

AHOLKULARITZA

La imagen no esta disponible

previous arrow
next arrow
Slider
Solicite
presupuesto
Comparta este artículo

Plataforma jasotzaileak eta eskailera-igogailuak

Ascensores Abando S.A. - Plataformas elevadoras y salvaescaleras

ASCENSORES ABANDOn zama handiak zein txikiak jasotzeko plataforma jasotzaileak, eskailera-igogailuak eta karga-jasogailuak diseinatzen ditugu.

Produktuok oso egokiak dira merkantziak garraiatzeko. Jarri gure aholkulariekin harremanetan gure zerbitzuak ondo ezagutzeko.

Hauek dira gure plataforma jasotzaileen eta eskailera-igogailuen ezaugarriak:

  • Etxe-atarietarako zein familia bakarreko etxeetarako dira erabilgarriak.
  • Bezeroaren beharretara egokitzen dira.
  • Kalitaterik handieneko akaberak dituzte.
  • Neurrira eginda daude, edozein beharretara egokitzeko.

Karga-jasogailuak merkantzietarako baino ezin dira erabili; eta honelakoak izan daitezke:

  • Hidraulikoak edo elektrikoak.
  • 100 kg-tik 10.000 kg-ra arteko karga-ahalmenekoak.
  • Kabinadunak edo kabina gabeak.
  • Edozein zulotara egokitzeko modukoak.
  • Gehienez 15 metrora arteko ibilbidekoak.

Jarri gure aholkulariekin harremanetan, eta ezagutu gure zerbitzuak.

Galdetu gure beste jasogailu batzuei buruz.

Beste produktuek bezala, artikuluok ere berme guztiko mantentze-lanak behar dituzte, eta ASCENSORES ABANDOn eskaintzen dugu zerbitzu hori.

Ascensores Abando S.A. - Plataformas elevadoras y salvaescaleras