Desde 1988
1988 TIK
Aenor logo
Iqnet logo

ASCENSORES ABANDO gara, garraio bertikalean neurrira egindako soluzioak ematen dituen enpresa espezializatua: igogailuak, karga-jasogailuak, jasogailuak, plataforma jasotzaileak eta 0 kotako instalazioak.

NEURRIRA EGINDAKO
SOLUZIOAK

La imagen no esta disponible

Igogailuak, karga-jasogailuak eta ASCENSORES ABANDOn ditugun gainerako produktuak saltzeaz eta instalatzeaz gain, igogailuak mantentzeko eta konpontzeko zerbitzu bikaina ere jartzen dugu zuen eskura.

MANTENTZE-ZERBITZUAK

La imagen no esta disponible

ASCENSORES ABANDOn zalantzak argitzeko eta behar guztiak asetzeko aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen diegu bezeroei; ondorioz, zerbitzu integrala eta kalitatezkoa eskaintzen dugu.

AHOLKULARITZA

La imagen no esta disponible

previous arrow
next arrow
Slider
Solicite
presupuesto

Pribatutasun-politika

1. DATU PERTSONALAK ERABILTZEA ETA TRATATZEA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (aurrerantzean DPB) ezarritakoa betez, ASCENSORES ABANDO SAk jakinarazten dizu webgune honen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak, eta aurrerantzean erakunde honekin izan dezakezun harreman juridikoaren barruan emandakoak, ASCENSORES ABANDO SAren fitxategi automatizatuetan eta ez-automatizatuetan sartuko direla. Enpresaren datuak goiburuan azaltzen dira.

Hauek dira fitxategien helburuak: zuk eskatutako zerbitzuak kudeatzea, administratzea eta ematea, eta eskatutako produktuak helaraztea; datuak sinatutako kontratuak betetzeko erabiltzea; zure nahiak hobeto ezagutzea eta zerbitzuak zure lehentasunen arabera egokitzea; gure zerbitzuak eta produktuak eskaintzea, eta ASCENSORES ABANDO SAren jarduerarekin lotutako informazio administratiboa, teknikoa, antolakuntzakoa edota komertziala bidaltzea, posta arruntez edo elektronikoz. Bildutako informazioa ASCENSORES ABANDO SAko langileek baino ez dute irakurriko.

Izartxo (*) baten bidez kontrakoa adierazten den kasuetan izan ezik, datu pertsonalei buruzko galderen erantzunak borondatezkoak dira; eta galdera horiei ez erantzuteak ez du zuk eskatutako zerbitzuen kalitatean inolako murrizketarik eragingo. Nahitaezkotzat jotzen diren eremuak betetzen ez badira, edo okerreko datuekin betetzen badira, ASCENSORES ABANDO SAk ezin izango dizkizu eskatutako zerbitzuak edo produktuak eman.

2. DATUETAN SARTZEKO, DATUAK ZUZENTZEKO, DATUAK EZEREZTEKO ETA DATUEN AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK ERABILTZEA.

ASCENSORES ABANDO SAri datu pertsonalak eman dizkieten pertsona fisikoek doan erabili ahal izango dituzte fitxategietako datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak. Horretarako enpresara jo beharko dute, enpresa baita fitxategiaren arduraduna.

Informazioa konfidentziala denez, ezin izango dira eskubide horiek telefonoz erabili; eskabidea bidali eta jaso dela ziurtatzen duen edozein bitarteko erabil daiteke, eta NANaren edo agiri baliokide baten fotokopia bidali beharko da.

Interesatuak, bere eskubideak erabiltzeko, idatzizko komunikazio bat bidali beharko du ASCENSORES ABANDO SAra; hau da, hasieran adierazitako helbidera edo posta elektroniko honetara: abando@ascensoresabando.com.

3. SEGURTASUN NEURRIAK

ASCENSORES ABANDO SAk zure datu pertsonalen segurtasuna babesteko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarrita dituela jakinarazten dizu; baina, kontuan hartu behar dira teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta arriskuak (giza ekintzaren nahiz ingurune fisikoaren edo naturalaren ondoriozkoak). Hori guztiori DPBko 9. artikuluan eta Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa Garatzeko Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horrela, ASCENSORES ABANDO SAk erakundeko informazioaren konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko neurri osagarriak ezarri ditu. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

ASCENSORES ABANDO SAk etengabe aztertzen, kontrolatzen eta ebaluatzen ditu prozesuak, datuen pribatutasunaren errespetua bermatzeko.

4. COOKIE-EN ERABILERA

Web zerbitzariek “cookieak” erabiltzen dituzte erabiltzaileei buruzko informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko.

“Cookieak” zerbitzariak erabiltzailearen ordenagailura bidaltzen dituen mezuak dira; alegia, ordenagailuaren memorian gordetzen diren testu-fitxategiak dira, eta zer webgune bisitatzen diren, Internetera konektatuta zenbat denbora egiten duen… jasotzen dute. “Cookieak” zerbitzariari birbidaltzen zaizkio erabiltzailea orrialde horretara sartzen den bakoitzean.

ASCENSORES ABANDO SAren “cookieen” helburua eskaintzen dizkizugun zerbitzuak pertsonalizatzea da, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko. Ez baduzu nahi zure disko gogorrean cookierik instalatzerik, konfiguratu ordenagailua haiek ez jasotzeko moduan. Dena dela, jakin ezazu, kasu horretan, webgunearen funtzionamendu-kalitateak behera egin dezakeela.

“Cookieak” erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin lotzen dira; ez dute, berez, bezeroaren datu pertsonalik ematen, eta ezin dituzte disko gogorreko datuak ez beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-artxibategiak irakurri.

“Log-ak” ASCENSORES ABANDO SAren zerbitzarian gordeta dauden artxibategi batzuk dira, eta zure nabigazio-datuak erregistratzen dituzte, eskatzen dituzun zerbitzuak ematen jarraitu ahal izateko. Halaber, oso lagungarriak dira sistemaren funtzionamendua aztertzeko, gorabeherak eta sor daitezkeen arazoak kokatzeko eta horiek ahalik eta azkarren konpontzeko.

5. ADIN TXIKIKOAK

ASCENSORES ABANDO SArentzat funtsezkoa da datu pertsonalak babestea. Beraz, erabiltzailea adin txikikoa bada, datu pertsonalen inprimakiak betetzeko, gurasoen edo tutoreen aurretiazko baimena beharko du. Horretarako, dagokion inprimakia bete beharko da, gurasoek edo tutoreek sinatuta, eta sinatzen duen gurasoaren edo tutorearen NANaren fotokopiarekin batera bidali, posta ziurtatuz, ASCENSORES ABANDO SAren helbidera.

Ez da ASCENSORES ABANDO SAren erantzukizuna izango adin txikiko batek datu pertsonalak gurasoen edo tutoreen baimenik gabe ematea; ASCENSORES ABANDO SAk ezin baitu jakin hori.

6. PRIBATUTASUN POLITIKA ALDATZEA.

ASCENSORES ABANDO SAk pribatutasun-politika aldatu ahal izango du, berak horrela erabakita, edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziak arauak aldatu dituelako edo lege- edo jurisprudentzia-aldaketaren bat egon delako. Dena dela, pribatutasun-politikaren aldaketak ezarri baino gutxienez hamar egun lehenago argitaratuko dira.

Aldaketak egin eta gero webgunea erabiltzeak, aldaketa horiek onartzen direla esan nahi du.